Karlos III.aren Gurutzea

Cruz Carlos III de Navarra, fabricado en nuestros talleres de joyería Domentx. Joyeros artesanos de Navarra.
Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, zuzendu du gaur goizean Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emateko egin den ekitaldia; hain zuzen ere, bederatzi pertsona eta erakunderi eman zaie, eta Barkosek haien “ahalegin, iraunkortasun, ekintzailetza eta hobetze adibideak” nabarmendu ditu.

Bederatziak honako hauek dira: Uxua López Flamarique, ikertzailea; Ana Díez Díaz, zinema-zuzendaria; Ascen Cruchaga Lasa, enpresaria; Frías Sagardoy ahizpak, arkitektoak; Mirentxu Oyarzabal Irigoyen, endokrinologoa; Nafarroako Koruen Federazioa; Arza Suescun ahizpak, Hartza jatetxekoak; Gaz Kaló Federazioa, ijitoen herriaren defentsarako; eta Marian Arregi Sarasola, hil eta gero, eta Juan Antonio Urbeltz Navarro, Argia Dantza Taldea sortutako senar-emazteak.

Fotografía: Fondo de publicaciones del Gobierno de Navarra.

Karlos III.aren Gurutzea

1997. urtean, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea saria sortu zuen Foru Gobernuak, Nafarroako gizartearen aurrerapenean edo Komunitatea kanpoan ezagutarazten, bakoitzaren jardueren eremu zehatzetik era nabarmenean lagundu duten pertsona eta erakundeei errekonozimendu publikoa emateko. Saria foru-dekretu bidez ematen da.

Sariak Karlos III.a Noblearen izena hartzen du; hots, Nafarroako errege guztien artean nabarmendutako monarkarena, bakezalea eta adiskidetzailea izateagatik, kulturaren eta artearen aldeko ekimenak egiteagatik eta Europako gainerako gorteekin bake- eta adiskidetasun-harremanak ezartzeagatik.

Fotografía: Fondo de publicaciones del Gobierno de Navarra.

Kondekorazioa gurutze esmaltatu bat da, eta Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen den ezkozko errege-zigiluan agertzen den Karlos III. eseriaren irudia berregiten da, “Karolus regis navarre” legendaz inguratuta. Atzealdean Nafarroako ezkutua dago, “Nafarroako Foru Komunitatea” adierazpenaren eta “Cruz de Carlos III el Noble de Navarra” legendaren gainean.

Fotografía: Fondo de publicaciones del Gobierno de Navarra.

Cruz Carlos III de Navarra.

Realizada en nuestros talleres de Joyería Domentx.

Fotografía : joyeriadomentx® -www.joyeriadomentx.com

Share this post