PERLA:

Perlak ez dira mineralak, jatorri organikoko produktuak baizik, izaki bizidunen baitan (ur gazi edo gezatan bizi eta ugaltzen diren espezie desberdinetako moluskuak) sortzen diren konkrezio batez ere karbonikoak.
Perla naturalaren kalitatea, kolore, neurri eta formen perfekzioarengatik ez ezik, honako ezaugarri optiko garrantzitsu hauengatik ere erabakitzen da: distira, lustrea, orientea eta ura.

PERLA KULTIBATUA:

Perla kultibatua da moluskuaren baitan sortzen dena gizakiak neurri batean edo oso-osorik eragindako prozesu baten ondorioz. Beraz, gizakia da perla sortzeko nahitaezkoak diren baldintzak sortzen dituena.
Kokichi Mikimoto izeneko japoniarrak 1913. urtean lortu zuen lehenbiziko aldiz kultibatutako perla esferiko bat sortzea, esperimentatzen zenbait urtez saiatu ondoren.
Merkataritzan perla-ostraren gunearekin (gune zurruna) kultibatutako perla da gehien erabiltzen dena. Perla-ostraren gunea izaten dute, lodiera desberdinekoa izaten ahal dena, kanpoaldetik perlazioko zenbait geruzak inguraturik.

AKOYA PERLA:

Hala deitzen zaie Japoniako uretan bizi den Pinctata martensi moluskuak (izen arrunta Akoya du) ur horietan beretan sortutako perla kultibatuei.

Akoyak gehienez ere 10-11 mm hartzen ahal ditu

SOUTH SEA PERLA:

“South Sea” edo “Hegoaldeko itsasoetakoa” esaten zaion perlaren ezaugarri nabarmenena bere tamaina da, oso handia izaten baita.
Perlaren diametroa 9 mm-tik 17ra bitartekoa izaten da, baina kasu berezi batzuetan 20 mm izatera ere irits daiteke. Bi multzotan banatzen dira, nagusiki, perla zuriak eta perla beltzak, eta haietako bakoitzaren barrenean ñabardura eta kolore asko aurki dezakegu.
Bi multzo horietako lehenbizikoan sartutakoak Australian kultibatzen dira, batez ere; perla beltzak, berriz, tartean Tahitiko perla beltz ospetsuak daudela, hego Pazifikoaren zerrenda zabal batean, Cook uharteetatik Polinesia frantseseraino.
Perla australiarra ezaguna da kolore askotarikoa delako, izan ere, Australiako adituen iritziz honako hauek guztiak izan ditzake: zuria, arrosa, zilarra, urdina, grisa, krema, horia, berdea edo bestelakoa.
Perla estimatuena hain bakan aurkitzen den (Australiako Ipar Mendebaldeko kostan biltzen da) zuri arrosakara bada ere (ospeak badu eragina prezioaren gainean), koloreak ez du garrantzirik perlaren berezko balioari begira.

PERLA KULTIBATUAK NOLA ZAINDU:

Perla kultibatu edo naturalak naturaren emaitza dira eta osagai aldetik izaki bizidun batek sortutako zelula bizidunak dira. Horrexek ematen dio kolorea eta leuntasuna haien orienteari. Gogortasunari begira, ez dira lur azalaren baitan sortutako beste harribitxi batzuk bezain gogorrak. Dena dela, gauza baliotsuak erabiltzen diren bezala erabiliz gero, luzaro iraun dezakete. Izerdiak kalte egin diezaieke denboraren poderioz. Horregatik, uretan bustitako oihal leun baten bidez garbitu behar dira, haien gainean zikinik ikusiz gero. Perla kultibatuak hondatu egiten dira gai urragarriekin ukitzen baditugu.

 

Erlazionatutako bilaketak